XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bartzelonan hartu neban hegazkina, txartelik barik, noski, eta despentsan ezkutatzea bururatu jatan.
Eta zelako poza, Erramon!: urdaiazpiko eta gaztai
Halango baten hegazkineko azafata bat agertu zan, etxeko katua baino askoz handiagoa zan berau, eta ezustean harrapatu ninduan.
- Hegazkinean arratoi bat!- oihukatu eban.
Agerian nengoela ikustean, zer egin neban? Karraderan joan nintzen pilotuaren kabinaraino, Zebollo komandantea (oso jatorra), eta nire izeko Paulina bisitatzera ninoala azaldu neutsan eta ez nebala dirurik osterea ordaintzeko.
- Ez arduratu, neuk konponduko dot eta- gaineratu eban berak.